FAMILIA-PROTOKOLOA
Arlo honetan, Familia-Protokoloa izaten da enpresaren oinordetza erregulatzeko tresna nagusia eta, horri dagokionez, ARPA Abogados Consultores-ek honako jardunbide hauek jorratzen ditu:
- Senitartekoekin bilerak egin eta haien arteko eztabaida bultzatu.
- Familia-enpresaren egoeraren inguruko hausnarketa, eta etorkizunera begirako garapen plana.
- Familia-Protokoloa egin eta ondoren egin daitezkeen garapenak landu.
- Gobernu Organoei (Familia-Kontseilua, Protokolo Batzordeak eta bazkide Batzordeak) aholkularitza eman.
- Ezkontza-itunen, testamenduen eta abarren idazketa, Familia-Protokoloarekin bat.
- Estatutu Sozialak, Bazkide Itunak, Gobernu Organoak etab. Familia-Protokolora egokitu.
ZERGA-PLANGINTZA
Oinordetza horiek gauzatzeko garaian, funtsezkoa da zerga-plangintza onena izatea:
- Konpainiaren barne egoeraren eta senitartekoen taldeko guztien egoeraren analisia, Ondarearen gaineko Zerga dela-eta eratorritako zama fiskala optimizatzeko.
- Enpresaren eta familiaren ondarea babesteko estrategien inguruko aholkularitza.
- Laguntza enpresen lidergoaren oinordetzaren aurreikuspen egokian, horien jarraipena bultzatzeko.
- Eskualdaketaren zerga-plangintza, bai bizien artean bai mortis causa.