Administrazioarengan edo administrazioak berak bideratutako helegite eta alegazio administratiboak, eta baita administrazioarekiko auzi-errekurtsoak eta administrazioarekiko auzi-epaitegietan gauzatutako gertakariak ere honako arloetan:
- Hirigintza: Baimenak, aurkaratzeak, desjabetze-txostenak, arau-urratzeak, zigorrak, isunak
- Ingurumena: Baimenak, isuriak, zarata, emisioak, hondakinak, isunak…
- Udalak, Diputazioak,Mankomunitateak: Aurkaratzeak, txosten zigortzaileak, baimenak, ofiziozko berrikusketak, ondasun lokalak…
- Kontratatze publikoa: Kontratu publikoen esleipen-errekurtsoak, agiri aurkaratzeak.
- Zergak eta zerga-sistema: Zerga-ikuskapena, diru-sarrera okerren itzultzea.
- Ondasunak: Meatzeak, Jabari Publiko Hidraulikoa (ura), mendiak, portuak, itsasertzak, herri-lurrak…
- Txosten zigortzaileak: Ingurumena, hirigintza, osasungintza, trafikoa…
- Administrazioaren ondare-erantzukizuna
- Datuen babesa: Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurreko prozedurak.
- Diru-laguntza publikoak: Diru itzultzeak, minorazioak.
- Desjabetzeak: Erabilera publikoa, balio justu handiagoa.
ARPA Abogados Consultores-eko Zuzenbide Publiko Saila, udaletako, mankomunitateetako, tokiko erakunde txikiagoetako (kontzejuak…), tokiko elkarte publikoetako, erakunde autonomoetako, eta abarretako abokatu eta aholkulariek osatzen dute, hauei guztiei laguntza eskainiz honako gai hauetan:
- Kontratuen, hitzarmenen eta ordenantzen idazketa.
- Aholkularitza lanak barne-antolakuntzan (bilkurak, akordioak, aktak, deialdiak, etab.)
- Kontratazio publikoak. Kontratazio prozedura eta pleguak.
- Mendeko erakundeen eta erakunde lotetsien sorkuntza (erakunde autonomoak, erakunde publikoak, sozietate publikoak, etab.)
- Prozedura administratiboa.
- Tokiko ogasuna: Zergak, tasak, ekarpen bereziak, ordenantzak…
- Tokiko zerbitzu publikoen kudeaketa-ereduen hautaketa eta egituraketa.
- Aurkaratzea: Administrazioarekiko auzibide eta administrazio-bideetan defentsa eta tramitazioak. Nafarroako Administrazio Auzitegiaren (NAA) aurreko errekurtsoak.
- Administrazioaren ondare-erantzukizun txostenak.
- Uzuzenbide-txostenen idazketa.
- Zuzenbide-araubidea, antolakuntza eta tokiko erakundeen funtzionamendua.
- Ondasun publikoak: Herri-lurrak, bideak, azpiegiturak eta ekipamendu publikoak.
- Administrazioaren ondare-ondasunak.
Bezero publiko zein pribatuei zuzendutako kontratazio publiko gaietan, ARPA Abogados Consultores-en administrazio-abokatu taldeak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
- Baldintza ekonomiko-administratibo orokor zein partikularren agirien idazketa.
- Proiektu eta azpiegitura publikoak.
- Kontratazio Mahaietan parte-hartzea.
- Bezero pribatuei laguntza kontratazio prozedura eta kontratu publikoen gauzatzean
- Prestakuntza eta adjudikazio prozeduren zein kontratu publikoen ondorio diren eztabaiden ebazpenetan aholkularitza.
- Administrazio Publikoa ez diren beste erakunde eta botere esleitzaileen kontratu publikoak.
- Zuzenbide-irizpenak eta txostenak egin.
- Kontratazio Arloko Errekurtsoen Administrazio Auzitegi Zentralaren eta Kontratazio Batzarren aurreko helegiteak eta erreklamazioak.
- Administrazioarekiko Auzi errekurtsoak.
- Desjabetzeak: hirigintzakoak, azpiegitura publikoengatikoak, meatzaritzagatikoak...
- Desjabetze prozeduraren faseetan aholkularitza, arrunt zein presazkoetan.
- Onura Publikoaren Deklarazio eta okupazio premia.ç
- Zuzenbide-irizpenak eta txostenak egin.
- Balio justu handiagoa izateko erreklamazioak. Prezio-orriak eta peritu-txostenak.
- Desjabetutako ondasunen birtasazioa.
- Desjabetutako ondasunen lehengoratzea.
- Desjabetza Probintzia Auzitegiaren ebazpenen kontrako administrazioarekiko auzi-errekurtsoak.
ARPA Abogados Consultores-ek honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu bezero pribatu zein publikoei bideratuak:
- Jarduera alorren inguruko laguntza eta subentzioen bilaketa.
- Subentzioen tramitazioa.Subentzio murrizte eta itzultzeen administrazio-erreklamazioak.
- Arau-hauste eta zigorrak.
- Txosten eta irizpen juridikoen idazketa.
- Administrazio errekurtsoak jarri.
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoak jarri.
Administrazioaren sozietate eta fundazio publikoak, merkataritza eta sozietateen zuzenbidearen menpekoak izanik ere, Zuzenbide Publikotik etorritako hainbat berezitasun dituzte.
Hori dela eta, ARPA Abogados Consultores-eko Administrazio-Zuzenbide sailak merkataritza, hirigintza, zerga… zerbitzuez gain, Zuzenbide Publikoaren honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
- Sozietate eta fundazio publikoen eraketan Administrazio Publikoei aholkularitza eman. Sortze-lan, estatutu, ekarpen, muga eta abarren berezitasunak.
- Zerbitzu publikoen kudeatzaile mota gisa eratu.
- Sozietate eta fundazioei eragiten dien araudi juridiko-administratiboaren identifikazioa.
- Aholkularitza proiektu eta azpiegituren kudeaketan.
- Gainetik dituzten Administrazio Publikoekiko lotura. Administrazioaren erakunde instrumental gisa egituratzea.
- SEC-95-aren ezarpena. Aurrekontu-egonkortzea.
- Berauek deitutako lehiaketa eta kontratu publikoak: Agirien idazketa, kontratazio mahaiak, eztabaiden ebazpenean aholkularitza…