PROIEKTUAREN DISEINUA ETA ABIAN JARTZEA
- Enpresaren Plangintza egitea.
- Aholkularitza proiektuari ongien egokitzen zaion forma juridikoari dagokionez
- Proiektuak izan ditzakeen finantziabideen azterketa:
a) Kanpotikoa: Ekintzaileentzako berariazko produktuak eskaintzen dituzten finantza entitateak, beste entitate batzuk. Mailegu Partizipatiboak.
b) Barnekoa: Bazkide berriak, Arrisku Kapitala, Business Angels. - Aholkularitza negoziorako lokal edo nabeen errentamenduan edo erosketan. Kokapena negozio guneetan, coworking-a, enpresa mintegiak etab.
- Sozietateen eraketa eta abian jartzea.
- Bazkideen arteko itunak.
- Lizentziak eta baimen administratiboak.
- Laguntza eta subentzioen bilaketa eta horien kudeaketa.
PROIEKTUA SENDOTZEA
- Zerga eta kontabilitate aholkularitza.
- Nominak eta gizarte-aseguruak, soldata frogagiri fiskala/autonomoa.
- Aholkularitza integrala: Lan arlokoa, Ekonomiakoa, Merkataritzakoa, Administraziokoa, Hirigintzakoa, Teknologia Berrien arlokoa etab.
- Bestalde, aholkularitza zerbitzu berezia dugu Alor Teknologiko, Bio/Pharma eta abarretako ekintzaileentzat.
FORMAZIOA
ARPA Fundazioaren helburu nagusietako bat, zenbait proposamenen bidez ekintzaileei laguntzea da.
Horrela, adibidez, ARPA Fundazioa elkarlanean ari da MODERNA Inbertsore Forum-arekin, ekintzaileen eta inbertitzaileen topagunea berau. Bertan proiektu berrien sustatzaile horiek beren asmoak aurkez diezazkiekete balizko inbertsoreei.
Lehengoaz gain, ARPA Fundazioak prestakuntza lanak egiten ditu hainbat ikastaro, mintegi eta hitzaldiren bidez, eta hauek lagungarri dira ekintzaile izpiritua bultzatzeko eta ekintzaile berriak indartzeko.
ARPA Fundazioak nolabaiteko formazio jarduna eskaintzea nahi baduzu, Fundazioarekin harremanetan jar zaitezke 948210112 telefonoaren bidez edo fundacionarpa@arpa.es, gure helbide elektronikoaren bitartez