Proiektua sendotzeko fasean, bezeroek ARPA Abogados Consultores-en laguntza jasotzen dute eta modu integralean aholkatzen ditu, bai alderdi juridiko orokorretan eta bai haien jarduerako berariazko alderdietan:
- Fabrikazio kontratuak.
- Teknologia transferitzeko kontratuak.
- Lagatze, lizentzia edota kogarapen kontratuak.
- Due Diligence fiskal, juridiko eta finantzarioa.
- Enpresen balorazioa.
- Beste inbertitzaile batzuen parte hartzea.
- Berariazko zerga-aholkularitza.
ARPA Abogados Consultores-eko Zuzenbide Publikoko Sailak, zenbait udal, mankomunitate, tokiko ente txikago (kontzejuak…), tokiko sozietate publiko, erakunde autonomo eta abarretako abokatu taldeak osatuak, horiei laguntzen esku hartzen du honako gaietan:
- Kontratu, hitzarmen eta ordenantzen idazketan.
- Aholkularitza haien antolakuntzan (bilkurak, akordioak, aktak, deialdiak, etab.).
- Kontratazio Publikoak. Prozedurak eta kontratazio pleguak.
- Erakunde lotetsi eta menpekoen sorrerak (erakunde autonomoak, erakunde publikoak, sozietate publikoak etab.)
- Prozedura Administratiboa.
- Tokiko ogasuna: zergak, tasak, zerga bereziak, ordenantzak…
- Tokiko zerbitzu publikoen kudeaketa ereduen hautatzea eta egituratzea.
- Aurkaratzea: Tramitazioak eta defentsa bide administratiboan zein administrazioaren aurkako auzienean. Helegiteak Nafarroako Auzitegi Administratiboaren (NAA) aurrean.
- Administrazioaren ondare erantzukizun espedienteak.
- Hirigintza: hirigintza-diziplina, plangintza…
- Txosten juridikoen idazketa.
- Tokiko erakundeen erregimen juridikoa, antolakuntza eta funtzionamendua.
- Ondasun publikoak: herri-lurrak, bideak, azpiegiturak eta hornikuntza publikoak.
- Administrazioaren ondare-ondasunak.
Behin proiektua sendotutakoan, ARPA Abogados Consultores-ek honako zerbitzuak eskaintzen ditu:
- Merkataritza ustiapenerako kontratuak.
- Nazioartekotzea.
- Burtsa kapitalizazioa (MAB).
- Desinbertsio Prozesuak.
- Bat-egite eta eskuratzeak.
Era berean, eta beti ere farmazia eta bioteknologia arloko enpresei aholkularitza bere osotasunean emateko helburua izanik, ARPA Abogados Consultores-ek itun egonkorrak lortu ditu arloko aholkularitza erakunde espezializatuekin, eta horrek zerbitzu juridiko espezializatuari maila goreneko aholkularitza teknikoa gehitzea ahalbidetzen du. Horri esker, gure zorroan honako zerbitzuak ere eskuragarri dituzue:
- Laguntza publikoen kudeaketa.
- Road-maps Erregulatorioak.
- Ad-Hoc Garapen Plangintzen definizioa eta ikuskapena.
- Due Diligence Teknikoa.
- Medikamentu Umezurtzen Izendapena (EMA - FDA).
- Dokumentu teknikoen eraikitze eta ikuskatzea (IMPD/IB/CTAak).
- Scientific Advice.
- e-CTD erregistro txostenak eraiki eta balidatzea.
- Erregistro prozeduren eskaera (Europa, AEB eta garatzen ari diren merkatuak).