Enpresen balorazioa negozio baten berezko balioa lortzea ahalbidetzen duen prozesua da, jardute profesionalean orokorrean onartuak diren balorazio teknika edo metodoak baliatuz egiten dena..
Konpainia baten balorazioak hainbat helburu izan ditzake, besteak beste:
- Salerosketa eragiketak.
- Akziodunen sarrera eta irteera edo kapitalaren gehikuntzak.
- Balio unitateen identifikazioa (balio-sorkuntza eta balio-suntsitze iturriak).
- Enpresaren iraunkortasunerako erabaki estrategikoak hartzea.
- Bat-egite, eskuratze edo balore trukaketa eragiketak.
- Eragiketak arrisku-kapitaleko sozietateekin.
Erabaki-hartzeak errazteko, nahitaezkoa da Negozio-Plan bat lantzea. Plan honek zehaztuko du negozio asmoak ekonomikoki, komertzialki eta finantzarioki egingarriak diren ala ez.
Honen lanketa funtsezkoa da zenbait egoeratan erabakiak hartzeko, honako hauetan besteak beste::
- Negozio berrien sorkuntzan.
- Aldez aurretik badiren negozioak handitzeko beharra edo borondatea.
- Enpresaren jarduera beste negozio batzuetara hedatu.
- Kanpo-finantzaketarako bilaketa eta erdiespena.
- Bazkide berrien sarrera.
- Laguntza eta subentzio ofizialak eridestea.
Baldintza batzuetan, funtsezkoa da alderdi ekonomikoan eragina izan dezaketen negozio aldagaiak ezagutzea eta haiengan aldaketak planteatzea.
Bideragarritasun planek aipatu aldaketek maila ekonomiko eta finantzarioan gizartean izan ditzaketen ondorioak zehaztu ditzakete, eta erabakiak hartzen lagunduko dute honako egoera hauen aurrean:
- Inbertsioak egin.
- Enpresak berpiztu.
- Prozedura konkurtsalen tramitazioa.
- Kanpo-finantzaketa bilatu eta erdietsi.
- Bazkide berrien sarrera.
- Laguntza eta subentzio ofizialak eridestea.
Merkatu-jarduerari ekiteko orduan, sozietateek orientazio ekonomikoa behar izaten dute. ARPA Abogados Consultores-ek Erakundeei laguntza eskain diezaieke aurrekontu-planteamenduan, eta baita haien segimenduan ere, emaitzen garapen hobean eragina izan dezaketen neurrien ezarpenak kontrolatzeko.