PLANGINTZA
- Eremu fiskalaren inguruan ARPA Abogados Consultores-ek eskaintzen dituen zerbitzuen artean, lehenik eta behin konpainiaren plangintza fiskala dago. Planifikazio zeregin horretan, jardunaren zerga-kargaren estimazio bat lortzeko, gure Zerga-Sailak sozietateen gaineko zergaren itxiera fiskalaren aurreikuspena egiten du, urteko azken hiruhilekoan. Horrek guztiak aukera ematen du faktura fiskala murrizteko behar diren neurri guztiak hartzeko, zerga-forma honen baitan, eta behar adinako aurrerapenaz. Gure ustez, plangintza prozedura hau da tresnarik hoberena gure bezeroen jarduketatik eratorritako zerga-kargaren optimizaziorako.
PLANGINTZA
Laguntza eta aholkularitza enpresen barne berregituraketa prozesuetan, hala nola, konpainia bereko edo beste enpresa bateko partizipazioen eskuratze prozesuetan.
- Bat-egiteak eta bereizketak, erabatekoak eta zatikakoak .
- Balore trukaketen operazioak.
- MBO eta LBO operazioak.
- Diruzkoak ez diren ekarpen bereziak.
- Jarduera adarren ekarpenak.
- Bestelako berregituraketa moduak.
Aipaturiko enpresa-berregituraketa prozesuetan, ARPA Abogados Consultores-ek izaera fiskaleko Due Diligence-ak ere egiten ditu..
BETEBEHAR FORMALAK
- Urteroko aitorpenak; hirugarrenekiko eragiketenak; ondarearen gaineko zergarenak; pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarenak eta sozietateen gaineko zergarenak.
- Hiru hileroko eta urteroko aitorpenak: BEZ-arenak eta atxikipenenak (kapital higigarriak, errentamendua, PFEZ)
- PFEZ-ren ordainketa zatikatuaren eta sozietateen gaineko zergaren aitorpenak eta kitapenak.
- Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko agiridunen gaineko zerga.
- Jarduera Ekonomikoen Zerga (JEZ).
- Oinordetza eta dohaintzen gaineko zergaren kitapena.
- Erroldatze altak eta bajak.
- Kontabilitate-gaiak, derrigorrezko Liburuen egite eta aurkezpena.
IKUSKAPENA
- ARPA Abogados Consultores-eko profesionalek bezeroei laguntza eskaintzen die foru-ogasunen eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren zerga-ikuskapeneko prozesuen aurrean, eta horien amaiera egokia bermatzen du.
- Prozesu horietan, prozedurazko arautegiaren ezagutza sakona ezinbestekoa da, eta ikuskatuen interesen defentsan eskarmentu handia izatea ere bai.
- Hortaz, bezeroen izenean, ARPA Abogados Consultores-ek ikuskaritza prozeduran esku hartzen du, horien interesak kontuan hartuz eta ikuskaritza autoritateen aurrean gauzatutako prozesuan emaitzarik hoberena ahalbidetuz.
NAZIOARTEKO ZERGA-SISTEMA
ARPA Abogados Consultores-ek eskarmentu handiko espezialista oso kualifikatuak ditu, aholkularitza fiskal integrala eskaintzeko gai direnak, bai enpresei (nazioarte mailan handitzeko estrategiarekin bat eginez) eta baita atzerrian lotura ekonomiko zein ondarezkoak dituzten partikularrei ere.
- Ez egoiliarren errentaren gaineko zerga.
- Enpresa-berregituraketak.
- Lanera atzerrira bidalitako eta atzerritik ekarritako langileen zerga-ordainketa.
- Nazioarteko BEZ-a
- Nazioarte mailako aitorpen informatiboak.
- Zergapetze bikoitzeko hitzarmenak.
- Eragiketa lotetsiak.
- Europar Batasuneko zerga-ordainketa.
- Atzerriko inbertsioak.
ARPA mundu mailako izen handiko elkarte ospetsu batzuetan partaide da, nazioarte mailan kalitatezko zerbitzu espezializatua eskaintzeko.